Portugaleteko Aisialdi Saretik (Portugaleteko Aisialdiko Taldeen Sarea) Zure seme edo alaba nerabearekiko komunikazioa hobetzeko jarraibideei buruzko prestakuntza-tailer hau eskaintzen dugu, hileroko tailerren eta hitzaldien zikloaren barruan. Tailer eta hitzaldi horiek haurren eskubideen ikuspegiaren hezkuntza-estrategian kokatzen dira, Indarkeriarik gabeko haurrak babesteko eta tratu ona emateko ereduan oinarrituta (TRATU ON).

Tailer honek 2 orduko iraupena du eta lehenengo saioa azaroaren 14an, osteguna, arratsaldeko 18:00etan izango da Gazte Gelan (Maestro Zubeldia kalea z/g). Tailer bakoitzak izen-emate independentea izango du eta ez da beharrezkoa guztietara joatea. Behar izanez gero, haurtzaindegi-zerbitzua eskainiko da. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude